lunes, 20 de diciembre de 2010

MILK MATTER

Proiektuaren hasieratik alderdi edo xede nagusitzat Urdaibairen ekonomia piztuko zuten industria ezberdinetarako eredu arkitektoniko bat eraikitzea hartu izan dugu. Hori horrela delarik, hasieran  egindako ekonomia eta soziologiaren inguruko informazio bilketa eta analisien ostean, Urdaibaien iharduera ekonomiko garrantzitzuenen berreskurapena planteatzea egokia izango zela iruditu zitzaigun.

Hariarekin jarraituz, aurretik azaldu genuen "Noeren arka" sistemaren bidez erlazionatutako iharduerak garatuko dituen kooperatiba baten planteamendua izan da ondorengo pausoa.

Kooperatiba horrek "denominación de origen" delakoen antzera (Idiazabal, La Rioja, Eusko Label...), tokiko ekonomia garatzeari lagunduko zuen; horren produktuak bereizteko eta euren kalitatea bermatuko zuen zigilu berezia izango zuelarik.
Beraz, kooperatiba hori elkarlanean arituko ziren Urdaibaiko enpresa desberdinek osatuko zuten, hau da, eskualde mailan funtzionatuko zen sistema ekonomikoa garatuko zen.
okaneko akronimoak kooperatiba horren helburu nagusiak adierazten ditu: 

Ogibide tradizionalen berreskurapen berritua
Kalitatezko tokiko produktu ekologikoak
Autogestioa eta kooperazioa
Nekazaritza eta abeltzaintzaren sustapena
Ekonomia lokalaren pizketa
Kultura eta ondarearen ezagupenaren bultzada
Ongizate kolektiboa
Bestalde, kooperatiba horren funtzionatzeko sistema hiru adar nagusiz osatzen da: katalizadore nagusiak, lehengaien ustiapena egingo zen gunea eta amaierako produktuak salduko ziren azokak

KATALIZADORE NAGUSIAK
Hiru izango ziren: Bermeo, Murueta eta Gernika. Merkatal eta gestio administratiboez arduratzeaz gain, produkzio zentru nagusiak bertan egongo ziren. Horretaz aparte, pertsonen fluxua eta turismoa areagotuko zuten hezkuntza zentruak ere katalizatzaile hauetan kokatuko ziren. Gauzak horrela, lehenengo sektorea eta zurgintza garatuko zituen sistema ekonomikoa ez ezik, turismoa ere piztuko zuen (turismoari dagokionez Urdaibaiko bi kostaldeak baita uda eta neguaren arteko jende etorrera ere, orekatuz).

Ortuak metafora gisa hartzen duen sistemaren eskema:
LEHENGAIEN USTIAPENA
Historian zehar eginiko aktibitateen berreskurapena denez xedeekiko bat, lehengaien ustiapena aurretik eginiko leku berdinetan egingo zen, egokiak baitira horretarako. Bestalde, produktua ekoizteko aukera egongo zen bertan, horretaz arduratuko zen norbait egotekotan; proposatutako bio-eraikitze sistema horietan errepikatuz.

AZOKAK 
Neguan ere jende etorrera lortuko zuten azokak izango dira sistemaren azken atala. Hortaz,
sistema honek gaur egun "loraketa ortua" (udako aktibitatean oinarritzen den sistema ekonomikoa) baino ez den gure Urdaibai zonaldea, "ortu organikoaz" (biosfera izendapenaren babesak errespetatzen dituen sistema ekologiko eta berriztagarria) gain "ortu intentsiboa" (urtaro guztitan turismoa piztuko duen sistema) izatea lortuko zuen. 
okaneko kooperatiba horren barne, bi sektore garatuko nituzkeen nagusiki nire proiektuan: alde batetik, 1. sektoreari begira, lezkadien landaketa eta bigarrenik, abeltzantzaren garapenari dagokionez, behien hazkuntza, esnekiak gauzatzeko asmoz.
Kooperatiba horren enpresa guztietarako eredu arkitektoniko bakarra planteatzea oso gauza logikoa dirudi, kostuak optimizatzeko eta marka horreri irudi berezi eta propia emateko.
Hori horrela delarik, itxitura ezberdinak izan ditzakeen oso modulu sinple bat planteatzen da, profil estandarizatuzko 1 mailako egitura eta itxitura eusten duten zurezko zutabezko 2. mailako batez osatzen den modulua hain zuzen ere. 
Lau itxitura mota planteatzen dira: 
- egurrezko fabrikazko pieza bereziak (kultibo hidroponikoak eta behien aska) 
- lastozko fardoak (beroa behar denean)
- plastikoa (negutegi antzekoak eratu nahi direnean)
- pladurrezko itxitura berezia (hozgailuak diren biltegietarako).


 

Programaren distribuzioa intentzio formal baten ondorioa izan beharrean programa beraren beharren arabera garatu izan da. Hori horrela delarik, honako hauek dira programaz gain, horretarako beharrezko alderdiak:

- Trenbidearen barneraketa proiektuan: Trenbidea muga beharrean, abantaila bat bezala ikusten da, lekuan iharduera ekonomikoak sortzen duen produktuaren azoketarako garraioa trenbidez egingo delarik. Hori dela eta, geltoki bat planteatzen da.

- Energia iturri berriztagarriak: eguzki-energia (eguzki-panel bero emaileak) eta itsas-energia (noria)

- Uraren kudeaketa egokia: Ura osagai garrantzitsua bilakatzen da esnekien tratamenduan baita lezkadien landaketa hidroponikoetan beharrezkoa dela jakinda. 
Beroketa eta hozketa sistema pasiboetan, hots, ur hotza edo beroa zirkulazioan jartzen den sistemetan ur-gaziaren erabilera planteatzen da. Kultibo hidroponikoetan, aldiz, ur gezaren beharra daukagu. Horregatik, euri-uren eta drainadura sistema bateratua planteatzen da, ura hobekien aprobetxatzeko.





jueves, 16 de diciembre de 2010

DATA PROCESSING

Proiektua hasi ahal izateko, beharrezkoa dut bioeraikuntzaz aparteko, garatu nahi dudan lehenengo sektorean zentratzen den industria txikiaren funtzionamendua ulertu beharra daukat.
Beraz, prozesua erakutsiko zuen eskema da honako hau:

martes, 7 de diciembre de 2010

ENERGIAren BILA


Proiektua bioeraikuntzaren alorrean izanda, ustiapena eta produkzioa gauzatzeko energia iturri berriztagarriak erabiltzea komeni dela ematen du. Energia berriztagarrien artean eguzki-energia, biomasa, eolikoa, hidraulikoa eta itsas energia aurkitzen dira besteak beste.
Aurreko hariarekin jarraituz, testuingurua eta kokapenean zentratuz, aipatzekoa da Arteagan Portu errota deritzon itsas errota bat badagoela. Beraz, logikoa dirudi energia berriztagarri guztien artean lekuaren historian emaitza onuragarriekin gauzatu den zerbait aztertzea.
Hori horrela delarik, oso egokia suerta liteke Muruetan Urdaibaiko historia gogoraraziko zuen sistema berritua planteatzea.
Itsas errota baten funtzionamendua:
Kuadro beltzean klikatu eskema ikusteko 
Dena den, oro har, itsas errota hauek itsas mareen energia aprobetxatuz aleak ehotzeko erabiltzen omen ziren. Nire proiektuaren helburua lehen sektorea sustatzea den arren, aleak ehotzeko erabili baino, ura kota altuago bateraino igotzeko erabiliko nuke era berriztagarri batean lortutako energia hori.
Beraz, sistema konposatu edo mixto bat sortu beharko litzateke aurreko xedea aurrera eramateko.
Ur eskasia dagoen lekutan, Murtzian esaterako, ubide flubialak egiteaz gain, pauso bat harago joan behar ziren, hots, ura menperatu beharra zegoen.Izan ere, ubide lauetan, ibaia ia maldarik ez zuen tokitan alegia, ura igoarazteko sistemak garrantzia handia hartu zuten, eiherak eta noriak batik bat.    
Ondorengo bideoan, Abaran herriko Noria Handia ageri da, bere 12 metroko diametroarekin Europako martxan jarraitzen duen noriarik handiena delarik. Segundu batean 30 litro igotzeko gaitasuna du.

martes, 30 de noviembre de 2010

NOE-ren ARKA

Hasierako burutapenak egiten hasi ginen ikusiz zer-nolako jarduerak egiten ziren Urdaibain duela zenbait urte. Horretarako historian zehar egon diren jarduera ekonomiko nagusiak aztertu genituen.
XI Mendea:
 Marisko bilketa
 Metalurgiaren garapena eman zen ur errota mota ezberdinekin landuak.
XIV Mendea:
 Industria garapena eta ontziolak. Inguruetatik lortzen ziren lehengaiak eta ingurua itsasoarekin erlazio zuzuena izanda ontziolak garatu ziren.
XIX-XX Mendea:
 Nekazaritza garatu zen bertako produktu ezberdinak garatuz;lezkadiak, artoa, garia, algak,..
 Azpiegitura eraikuntzak egiten hasi ziren, ingurua trenaren bidez komunikatuz


Gure proposamena inguruko baldintzak aprobetxatuz, bertako ekintza tradizionalak modu berri batean eta elkarrekin euki dezaketeen erlazioak aztertuz. Murueta zelula autosufiziente bezala funtziona dezan bertako baliabideak aprobetzatuz.
Ontziak erabiliko dira gune ezberdinen arteko konexioak egiteko uraren bidez, toki ezberdinetan sor daitezkeen materiak garraiatzeko.
Modu honetan lezkadi, alga, garia edota artoaren landaketak animaliak elikatzeko erabil daitezke, eta alderantziz, hauek sortutako hondakinak balioko dute ongarri moduan erabiltzeko eta aurrekoen garapena sortzeko. Gainera itsasontzientzat balio ez duen egurra edo soberakinak labea pizteko erabil daiteke eta errotak erabil daitezke energia emateko jarduera ezberdinei.
Badian zehar erabilera hauek  toki ezberdinetan zehareman daitezke. Erabiltzen diren eremuak askotan aldakorrak direnez , gure egitura edo eraikinak tokiz aldatzeko aukera izango dute edota inolako arrastorik usteko gai izango dira. Egitura hauek ere inguruan garatuko diren beste ekintzak bertan hartzeko gai izango dira .
 Ekintza eta eraikin hauek inguru horren katalizadoreak izango dira, herri bizitza eta bertako produktuen denominazioa sustatuz garapen ekonomikoa emanez aldi berean.

JARDUERA EKONOMIKOAK AZTERTZEN






martes, 9 de noviembre de 2010

ENJOYING THE LIMIT

Proiektuak, irisgarritasuna bermatzera begira hasi izan arren, itsas, oinezko eta txirrinduzko konexioan oinarrituriko inbasio gutxiko azpiegitura sarea sustatzea du helburu. Hori dela eta, aurrera eramateko oinarria pasarela ideia izango litzateke.

Era horretan, berebiziko garrantzia hartuko du ura eta lurraren arteko harremana, maila ezberdinak dituen pasarelak horien arteko giltzadura gisa funtzionatzen duelarik.


Lamina kalitate onean hemen eskegita dago:

http://www.megaupload.com/?d=ZTM1J8ET

Jarraian laminan garatutako alderdiak azalduko dira.

Honako eskematxoa oso ondo azaltzen du pasarelaren altuera ezberdinak, lurra eta uraren arteko harremanaren aldagaia alegia. 

Era berean, beharrezkoa izan da oina maila ezberdinetan marraztea pasarelak sortzen duen pertsona guztientzat irizgarria den ibilbide jarraia eta bertan txertatzen den programa ulertu ahal izateko. 




Bestalde laminan ikusten diren distribuzioak eta ebaketek ondo adierazten dute programaren funtzionamendua, altueren joku berdinean sartuak daudelarik. 




Ondoko iruditan proiektuari bizitza ematen dioten zatiak azaltzen dira: igerilekua, aldagelak, pantalana, jatetxea eta taberna alegia.




Azkenik zubia eusteko erabili den egitura sistema azaltzen duten irudiak aurki ditzazkegu.


sábado, 23 de octubre de 2010

EUROPEAN GREEN CAPITAL

Ostiralean 2012rako Europako hiri berdea aukeratu zuten Stockholmon eta Gasteiz izan zen garailea, Bartzelona, Malmö (Suedia), Reikiavik (Islandia)  eta Nuremberg (Alemania) hiriekin lehian.


jueves, 21 de octubre de 2010

AZPIEGITURA ALTERNATIBOAK


Analisiaren hariari jarraituz, Urdaibaiko izaerari eta bere interes ekologikoari inbasio txikia sortarazten dien azpiegitura berrien sarea proposatzen da, txirrindu eta itsas konexio hobetu batean oinarritzen dena.

Horrekin batera proposamenaren estrategia eta kudeaketa ere planteatu da, kudeaketa publikoa eta pribatua bereiztuz eta helburu nagusiak ezarriz.

Azpiegitura berriak sustatzera begira, garrantzia eman zaie urarekiko harremana eta mugei, baita begiralekuak eta ibilbideak atseginak izateari ere (paseoaren haustura). Bestalde, nagusitasuna bereganatuko lukeen beste alderdia eraikitako gailuen berritzea eta egokitzapena da.



Era berean, ura eta lurraren arteko harremanari begira, paseoaren hausturek gune interesgarriak sortarazten dituzte. Horregatik, proiektuaren ideia nagusia paseoaren haustura muturra eramatea izango litzateke = PASARELAK



Bukatzeko, erabilerak, euren azalerak eta azpiegiturak erlazionatzeko eskema:

lunes, 11 de octubre de 2010

WEST 8 PASAIAN

Proiekturako interneten inspirazio bila nenbilela, hara zer aurkitu dudan: West 8 arkitektoen hirigintza plan bat, Pasaiako badian. Oso interesgarria suertatu zait, jatorriz Rotterdam-eko bulego batek gure inguruan aritzeaz gain, Pasaiko badia, Urdaibaiko eremuarekin konparatuz, antzerako ezaugarriak dituelako. 

Proiektua WEST 8ren hitzetan
Portuaren presentziak Pasaiko herriak bereizten eta isolatzen ditu. Gure erronka jendea eure badiarekin berriro konektatzea zen, inguruneari balore handia eskaintzen  eta egitura edo ehundura sozio-ekonomiko berria eratzen zuen plan baten bitartez.


 
 West 8ren proposamena bihotz berri baten sormenan oinarritzen da: itsas sektore bat, bere tradizioari leial, arestiko historia industrialaren iraultza. Kultura, innobazioa eta ekonomia berriak birsortze urbano batentzako oinarriak dira, herrialdeen izaera ezberdinak errespetatuz, baita arrantza tradizioa ere.


Planaren koordinazio elementuak badiaren inguruko herrialdeen arteko konektibitate hobetua, irisgarritasuna eta itsasoa dira. Garraiobide publikoa eta bulevar handia dira planaren ardatzak. 
Badiaren birsortze urbanoak paisaiaren izaeraz eta historiaz baldintzatutako toki honeri merezi den disdira bueltatuko dio.

domingo, 10 de octubre de 2010

TRENKADA ETA ATERIK GABEKO ETXEA


Shinichi Ogawa and Associates bulegoak erabat minimalista den etxea eratu du, bere barnean aterik eta hormarik gabe eraikia,giroen zatitzaileak diren armairuak baino ez ditu.
175 m2ko etxebizitza Hiroshimako aldiri batean kokatzen da (Japonia).Mugak eratzeko, kontzeptu irekiaren barnean, diseinuak maila aldaketa sutilak barneratzen ditu, barne - trenkada banatzaile eta ateak erabili beharrean.Gela hezeak, sukaldea eta bainugela, egongelatik maila baxuago batean  daude, washitsu-a (estilo japoniardun gela) eta bulegoa, aldiz, sarreraren mailatik maila erdira kokatzen dira. Etxearen hegoaldeko patio zabala beira esmerilatuzko hesi batez inguratua dago.


Barnealdea, ate labainkor batzuen bitartez, kanpoaldera guztiz irekitzeko gai da.

Japoniar arkitektura tradizionalean, etxeak oso irekiak izaten dira, zur eta paperezko ate labainkorrak darabilte… oinarrian badira etxe minimalistak: altzari gabekoak eta gela bakoitzari erabilera bat ezarri gabea (sarreraz gain). Beraz, ez dut uste gaur egungo materialak erabiltzen dituen diseinu hau modazko gauza dela (beste era batera esanda, nire iritziz, etxea ez da arkitektura minimalista egitearen nahi baten ondorio hutsa). 

Hori dela eta, Japoniar arkitektura tradizionalaren berregite gisa uler dezakegu eta bere diseinuan aipatu beharrekoa hormak eta ateak maila aldaketekin ordezkatzen direla da.