Proiekturako interneten inspirazio bila nenbilela, hara zer aurkitu dudan: West 8 arkitektoen hirigintza plan bat, Pasaiako badian. Oso interesgarria suertatu zait, jatorriz Rotterdam-eko bulego batek gure inguruan aritzeaz gain, Pasaiko badia, Urdaibaiko eremuarekin konparatuz, antzerako ezaugarriak dituelako.
Proiektua WEST 8ren hitzetan
Portuaren presentziak Pasaiko herriak bereizten eta isolatzen ditu. Gure erronka jendea eure badiarekin berriro konektatzea zen, inguruneari balore handia eskaintzen eta egitura edo ehundura sozio-ekonomiko berria eratzen zuen plan baten bitartez.
West 8ren proposamena bihotz berri baten sormenan oinarritzen da: itsas sektore bat, bere tradizioari leial, arestiko historia industrialaren iraultza. Kultura, innobazioa eta ekonomia berriak birsortze urbano batentzako oinarriak dira, herrialdeen izaera ezberdinak errespetatuz, baita arrantza tradizioa ere.
Planaren koordinazio elementuak badiaren inguruko herrialdeen arteko konektibitate hobetua, irisgarritasuna eta itsasoa dira. Garraiobide publikoa eta bulevar handia dira planaren ardatzak.
Badiaren birsortze urbanoak paisaiaren izaeraz eta historiaz baldintzatutako toki honeri merezi den disdira bueltatuko dio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario