Shinichi Ogawa and Associates bulegoak erabat minimalista den etxea eratu du, bere barnean aterik eta hormarik gabe eraikia,giroen zatitzaileak diren armairuak baino ez ditu.
175 m2ko etxebizitza Hiroshimako aldiri batean kokatzen da (Japonia).Mugak eratzeko, kontzeptu irekiaren barnean, diseinuak maila aldaketa sutilak barneratzen ditu, barne - trenkada banatzaile eta ateak erabili beharrean.Gela hezeak, sukaldea eta bainugela, egongelatik maila baxuago batean daude, washitsu-a (estilo japoniardun gela) eta bulegoa, aldiz, sarreraren mailatik maila erdira kokatzen dira. Etxearen hegoaldeko patio zabala beira esmerilatuzko hesi batez inguratua dago.
Barnealdea, ate labainkor batzuen bitartez, kanpoaldera guztiz irekitzeko gai da.
Japoniar arkitektura tradizionalean, etxeak oso irekiak izaten dira, zur eta paperezko ate labainkorrak darabilte… oinarrian badira etxe minimalistak: altzari gabekoak eta gela bakoitzari erabilera bat ezarri gabea (sarreraz gain). Beraz, ez dut uste gaur egungo materialak erabiltzen dituen diseinu hau modazko gauza dela (beste era batera esanda, nire iritziz, etxea ez da arkitektura minimalista egitearen nahi baten ondorio hutsa).
Hori dela eta, Japoniar arkitektura tradizionalaren berregite gisa uler dezakegu eta bere diseinuan aipatu beharrekoa hormak eta ateak maila aldaketekin ordezkatzen direla da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario