martes, 7 de diciembre de 2010

ENERGIAren BILA


Proiektua bioeraikuntzaren alorrean izanda, ustiapena eta produkzioa gauzatzeko energia iturri berriztagarriak erabiltzea komeni dela ematen du. Energia berriztagarrien artean eguzki-energia, biomasa, eolikoa, hidraulikoa eta itsas energia aurkitzen dira besteak beste.
Aurreko hariarekin jarraituz, testuingurua eta kokapenean zentratuz, aipatzekoa da Arteagan Portu errota deritzon itsas errota bat badagoela. Beraz, logikoa dirudi energia berriztagarri guztien artean lekuaren historian emaitza onuragarriekin gauzatu den zerbait aztertzea.
Hori horrela delarik, oso egokia suerta liteke Muruetan Urdaibaiko historia gogoraraziko zuen sistema berritua planteatzea.
Itsas errota baten funtzionamendua:
Kuadro beltzean klikatu eskema ikusteko 
Dena den, oro har, itsas errota hauek itsas mareen energia aprobetxatuz aleak ehotzeko erabiltzen omen ziren. Nire proiektuaren helburua lehen sektorea sustatzea den arren, aleak ehotzeko erabili baino, ura kota altuago bateraino igotzeko erabiliko nuke era berriztagarri batean lortutako energia hori.
Beraz, sistema konposatu edo mixto bat sortu beharko litzateke aurreko xedea aurrera eramateko.
Ur eskasia dagoen lekutan, Murtzian esaterako, ubide flubialak egiteaz gain, pauso bat harago joan behar ziren, hots, ura menperatu beharra zegoen.Izan ere, ubide lauetan, ibaia ia maldarik ez zuen tokitan alegia, ura igoarazteko sistemak garrantzia handia hartu zuten, eiherak eta noriak batik bat.    
Ondorengo bideoan, Abaran herriko Noria Handia ageri da, bere 12 metroko diametroarekin Europako martxan jarraitzen duen noriarik handiena delarik. Segundu batean 30 litro igotzeko gaitasuna du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario