martes, 19 de abril de 2011

ESPAZIO PUBLIKOA: ardien ISLA

Aurreko entregan 1 mailako baserriak finkatu genituen, bakoitzean zein erabilera gauzatuko lirateke erabakiz.
 


Espazio publikoaren konfigurazioan ibiliko gara oraingo honetan.
Egindako hesien, erabilera eta antolaketa azterketen ondorioz, 2 gune nagusi daudela ikusi dugu, eta horiek antolatzeko espazio nagusirik ez dagoela ikusi. Gure proiektuaren ideia teorikoa, baserrien arteko elkartrukea sustatzea bada, espazio publiko horrek elkar harremana behar du.

2 ardatz nagusi egongo dira:
_zehaztutako 2 guneak batuko dituen ibilbide publiko bertikala, asanblada eraikin nagusia bere barne hartuko duena.
_ardien errotazioa bieratuko duen ibilbide publiko mugatua.

Egitura eskema hurrengoan datza; erdigune batetik, maila kontzentriko desberdinak haziko dira, terrazak sortuz, topografiari men eginez. Terrazak ingurua moldatuko dute, ibilbide bat proposatuz, Islara gerturatzen denarentzako erraz uler dezan zeintzuk diren Islako gune nagusiak.

Bestetik,  koperatibaren beharrak ikusita, asanblada nagusiko programa finkatu dugu, gune publikoko bloketxoekin batera. Asanbladan, Islako antolaketa nagusirako beharrezko ekintzak burutzeko espazioak sortuko dira, ardiak izango direlarik antolaketaren ardatz nagusia.



Oinean eta ebaketan landuko dugu programa hau, baserri zaharraren birmoldaketa eta berrantolaketa gauzatuz programa berria funtzional eta adierazgarri bihurtzeko asmoz.
Espazio publikoa antolatzen duten blokeak tipologia desberdinekoak izango dira beharren arabera, batzuk erantzun zuzena izango dute kooperatibako ekintzekin, besteak berriz bisitarientzako antolatuak izango dira, begiraleku bezala erabiltzeko adibidez...
Blokeak, gune publikoa konfiguratzeko erabiliko dira alde batetik, altura desberdineko terrazetatik jaisteko eta bestetik begiraleku bezala erabiliko dira...
Horietako batzuetan, arestian azaldu dugun moduan, kooperatibistek ateratako produktuen trukea gauzatu ahal izango da, hala nola, frutak, barazkiak eta ardien produktuak .

Terrenoaren moldaketa:





Espazio publikoaren ikuspegia orokorrak:

Kutxek 1,5 ko egitura modulua izango dute, eta beharrezkoa denean , kutxak gainjarri ahalko dira, muntaia erraza baitute, lurrean apoiatzen dena soilik.

kutxa bakoitzak zentzua emango dio bertikalean doan ibilbideari, gauzak gertatzen diren ibilbide aktiboa izanik, kutxa erabilgarriak sortuz:

Blokeak jartzeko orduan, baldintza desberdin batzuk hartu ditugu kontuan, bistak eta erantzun funtzionala izan ditzaten.
Bista desberdinak aukeratu ditugu, kutxak hoietara bideratuta izango direlarik:



1_tipologia:
terrazak soilik, gune estrategikoetan jartzen direnak.

         
 2_tipologia:
begiralekuak_arteaga eta ardien landak.

          
3_tipologia: ardien hautaketa:


            
5_tipologia:
begiralekuak_landak eta padurak





viernes, 1 de abril de 2011

ISLA

Orain dela bi aste Islako auzora urbildu ginen. 
Bertan bertako auzotar kuxkusero jator batekin topo egin genuen, eta bertako idei orokor bat eman zigun, baserri bakoitzaren laburpen historiko bat eginez.


                                  

Hurrengo ondorioak ateraz:
    - Bertako bizilagunak gutxi ziren 
    - Euren arteko espazio publikoak oso murriztuak eta kaskarrak ziren 
  

  
ISLAKO AZPIEGITURAK
  
HESI ETA JABETZEN AZTERKETA



martes, 8 de marzo de 2011

deriba EREÑON


ESTRATEGIA
Lekua ikusi bezain laster harrobia jatorrizko tokiaren zauri gisa ulertu nuen. Lehenagoko ekosistema eta ingurumenaren dinamikotasuna ukatzen zuelaren sentsazioa sortuarazi zidan, gehiegizko isiltasuna, lasaitasuna... sentiaraziz. 
Lekuan murgilduz joan ahala, mendia eskultura moduan moztuta bailitzan sentitu nuen, eskultura hurak erabat argi bereizitako bi atal izanik, hustutako harri-gorrizko "apala", batetik, eta naturari men egiten dion magala, bestetik.
Hau guztia arkitektura eta artea erlazioan jartzen zituen Ayn Rand-en teoria ekarri zidan burura: 
"La arquitectura es la actividad que produce episodios del proceso de transformación material del espacio físico"
Gauzak horrela, elementu arkitektoniko baten eran ulertu genezake hizpide dugun mendi tektoniko-naturala. Egin beharreko interbentzioak, beraz, lekuaren piztaileak  eta multzo baten zati izango ziren elementu isolatuak behar zuten izan, lekuaren zerbitzuan jarritako "altzariak" alegia.

Beraz, nire hasierako joera zauriaren "estalketa" izan arren, jatorrizko egoeraren itzulera ezinezkoa eta zentzugabekoa zenez, gunearen berezko izaera indartzea eta aldi berean, lekuan mugimendua sortaraztea izan dira nire xede nagusiak.

PROPOSAMENA

Proposamenari dagokionez, lekuan turismo aktiboa sortaraztearekin eta behin behineko ekitaldi masiboak egitearen ildoetatik jardunda, erantzun egokia emango liekeen programazioa bilatu da: aisialdiko eta ibilbide edukatiboak hain zuzen. Hariarekin jarraituz, bi ibilbide mota planteatzen dira: irisgarritasun neurriak (%6ko malda) beteko lukeena eta parke natural moduan eratzen dena, ibilbide akademikoa hain zuzen ere; eta xendazaletasunaren ikuspegitik eginikoa.




Proposamenak hiru helburu nagusi izan ditu kontuan:
- Inpaktu minimoa sortaraztea
- Lekuaren izaera identifikagarria bilakatzea
- Tokiaren astuntasuna eta estatikotasunarekin kontrajarritako arkitektura moldakorra eta arina eratzea

Bestalde interbentzioak bi alderdi oso bereiziak ditu, lekuaren izaerari eta ibilbideen beharrei men eginez. 

Alde batetik, mendi magalean hazkuntza naturala duten "zelulak"  planteatzen dira, hiru motetan ezberdintzen direnak:

- Aisialdiko zelula: xendazaletasunaren beharretara dago zuzendua (jateko edo atsedena hartzeko "txokoa").


- Zelula akademikoa: parke naturalaren barrenean planteaturiko landaredi ezberdinen erakusgaia.
- Behin behineko bizitegiak: camping moduko erabileradunak.


Beste aldetik, marmol gorriko egiturari eransten zaion aldamio bidezko egitura desmontagarria planteatzen da, parke naturalari dagokionez, txorien behatoki gisa funtzionatuko zuena  eta ekitaldi masiboetarako hazteko aukera izango zuena.

Aurreko zelula naturalei berriro eutsiz, zumarren eta ficusen txandakako landaketa planteatzen da, epe luzean eraikitzen den eta etengabeko aldaketan mantentzen den interbentzioa proposatuz. Euren hazkuntza aldamio berrerabilgarri eta aurrekoitzien bidez kontrolatzen da.

Nahiz eta ARTIFIZIALKI hazi, eraikuntza LEKUAREN KOMUNITATE eta EKOSISTEMA ekologikoan erabat INTEGRATZEA lortzen da.

ZELULA NATURALEN ABANTAILAK
- Ekosistemari ekarpen ERAGINKORRAK (landare berriak).
- Gizakion eraginen DEUSEZTAPEN partziala.
- Eraikuntza eta zuhaitzen produkzioa eta nekazal iharduerak lotzea.
- Basoen berrikuntza inguru “urbanoago” batean sartuaraztea.

Harrobiaren aurreko aldeari dagokionez, Super Slim Soldier motako aldamioak erabili dira, hormari landatuak. Egitura mota honek desmontagarria eta arina izatearen helburuak betetzen ditu.

 


lunes, 7 de febrero de 2011

DIFFUSION



Lamina kalitate hobean hementxe eskegia:
Aurretik azaldu bezala, proiektu hau Urdaibaien ekonomia berpiztea du xede, "Noeren arka" sistemaren bidez erlazionatutako iharduerak garatuko dituen kooperatiba bat planteatu delarik.
Gauzak horrela, fluxuen eta merkatal katalizatzaileak diren ekintza horien barreiaketa, tokiak berak dakartzan ezaugarri berezi batzuez baldintzatua dago, baita iharduera bakoitzaren beharrez ere. Ondoko organigrama hauek alderdi horiek programaren barreiaketan eta fluxuetan daukaten eragina aztertzen dute:


Hori dela eta, proiektua lekua kolonizatzen duten eta katalizadore moduan funtzinatzen duten (beste era batera esanda, energia errezeptore eta aldi berean barreiatzaile lana egiten duten)modulu errepikakorrez gauzatzen da.

Energia errezeptore eta barreiatzaile horiek, beraz, bi motatako elementuez osatu egiten dira. Alde batetik, elementu iraunkorrak tokiaren beharrak kontuan hartuz gainjarritako egitura nagusiaren sarean kokatzen dira. Bestalde, elementu aldakorrak ihardueren erantzun gisa gauzatzen dira (itxiturak lirateke eta 2. mailako egitura sarean kokatu beharra ditugu).

 Aurreko guztiaz gain, moduluaren malgutasunak "NOEren arka" sistema horren edozein iharduera jasotzeko gaitasunarekin bat etorri beharko du, bai eskakizun arkitektonikoen aldetik, baita erabileren aldetik ere.

 

Aurreko bi pausoak egin ostean, hots, lekuaren kolonizazio estrategia eta barreiaketa norabideak baita modulazio malgua ere, aukeratu ostean, programa berezi batentzako aurreikuspena egin da.
 



Bukatzeko aipatzekoa da laminaren behealdean agerrarazten diren irudien azalpena. cero9 (alias AmesMM) arkitektoek Ames herrian gauzatutako estazio elektriko baterako gaineztalduraren proiektuak NEOGRAMA-ren (Luis Cabreja Guijarro eta Hsiao Tien Hung) ondoko filme laburra eragin zuen:


Bideoak proiektu honekin erlazio zuzenik ez izan arren, fluxuen eta eskalen arteko loturari buruzko gogoetarako bultzada izan daiteke. Izan ere, hizpide dugun prioektua, esan bezala, Urdabai osoaren ekonomia berpiztuko zukeen ekintza eratzea du helburu eta beraz, zentzuzkoa dirudi Muruetako eskalan erabilitako antolamenduzko estrategia, eskala handiagoetarako sistema gisa ere aplikatzea.

Ondorengo irudiak eskala ezberdinetan moduluaren portaera adierazten dute.