lunes, 7 de febrero de 2011

DIFFUSION



Lamina kalitate hobean hementxe eskegia:
Aurretik azaldu bezala, proiektu hau Urdaibaien ekonomia berpiztea du xede, "Noeren arka" sistemaren bidez erlazionatutako iharduerak garatuko dituen kooperatiba bat planteatu delarik.
Gauzak horrela, fluxuen eta merkatal katalizatzaileak diren ekintza horien barreiaketa, tokiak berak dakartzan ezaugarri berezi batzuez baldintzatua dago, baita iharduera bakoitzaren beharrez ere. Ondoko organigrama hauek alderdi horiek programaren barreiaketan eta fluxuetan daukaten eragina aztertzen dute:


Hori dela eta, proiektua lekua kolonizatzen duten eta katalizadore moduan funtzinatzen duten (beste era batera esanda, energia errezeptore eta aldi berean barreiatzaile lana egiten duten)modulu errepikakorrez gauzatzen da.

Energia errezeptore eta barreiatzaile horiek, beraz, bi motatako elementuez osatu egiten dira. Alde batetik, elementu iraunkorrak tokiaren beharrak kontuan hartuz gainjarritako egitura nagusiaren sarean kokatzen dira. Bestalde, elementu aldakorrak ihardueren erantzun gisa gauzatzen dira (itxiturak lirateke eta 2. mailako egitura sarean kokatu beharra ditugu).

 Aurreko guztiaz gain, moduluaren malgutasunak "NOEren arka" sistema horren edozein iharduera jasotzeko gaitasunarekin bat etorri beharko du, bai eskakizun arkitektonikoen aldetik, baita erabileren aldetik ere.

 

Aurreko bi pausoak egin ostean, hots, lekuaren kolonizazio estrategia eta barreiaketa norabideak baita modulazio malgua ere, aukeratu ostean, programa berezi batentzako aurreikuspena egin da.
 



Bukatzeko aipatzekoa da laminaren behealdean agerrarazten diren irudien azalpena. cero9 (alias AmesMM) arkitektoek Ames herrian gauzatutako estazio elektriko baterako gaineztalduraren proiektuak NEOGRAMA-ren (Luis Cabreja Guijarro eta Hsiao Tien Hung) ondoko filme laburra eragin zuen:


Bideoak proiektu honekin erlazio zuzenik ez izan arren, fluxuen eta eskalen arteko loturari buruzko gogoetarako bultzada izan daiteke. Izan ere, hizpide dugun prioektua, esan bezala, Urdabai osoaren ekonomia berpiztuko zukeen ekintza eratzea du helburu eta beraz, zentzuzkoa dirudi Muruetako eskalan erabilitako antolamenduzko estrategia, eskala handiagoetarako sistema gisa ere aplikatzea.

Ondorengo irudiak eskala ezberdinetan moduluaren portaera adierazten dute.


 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario