ESTRATEGIA
Lekua ikusi bezain laster harrobia jatorrizko tokiaren zauri gisa ulertu nuen. Lehenagoko ekosistema eta ingurumenaren dinamikotasuna ukatzen zuelaren sentsazioa sortuarazi zidan, gehiegizko isiltasuna, lasaitasuna... sentiaraziz.
Lekuan murgilduz joan ahala, mendia eskultura moduan moztuta bailitzan sentitu nuen, eskultura hurak erabat argi bereizitako bi atal izanik, hustutako harri-gorrizko "apala", batetik, eta naturari men egiten dion magala, bestetik.
Hau guztia arkitektura eta artea erlazioan jartzen zituen Ayn Rand-en teoria ekarri zidan burura:
"La arquitectura es la actividad que produce episodios del proceso de transformación material del espacio físico"
Gauzak horrela, elementu arkitektoniko baten eran ulertu genezake hizpide dugun mendi tektoniko-naturala. Egin beharreko interbentzioak, beraz, lekuaren piztaileak eta multzo baten zati izango ziren elementu isolatuak behar zuten izan, lekuaren zerbitzuan jarritako "altzariak" alegia.
Beraz, nire hasierako joera zauriaren "estalketa" izan arren, jatorrizko egoeraren itzulera ezinezkoa eta zentzugabekoa zenez, gunearen berezko izaera indartzea eta aldi berean, lekuan mugimendua sortaraztea izan dira nire xede nagusiak.
PROPOSAMENA
Proposamenari dagokionez, lekuan turismo aktiboa sortaraztearekin eta behin behineko ekitaldi masiboak egitearen ildoetatik jardunda, erantzun egokia emango liekeen programazioa bilatu da: aisialdiko eta ibilbide edukatiboak hain zuzen. Hariarekin jarraituz, bi ibilbide mota planteatzen dira: irisgarritasun neurriak (%6ko malda) beteko lukeena eta parke natural moduan eratzen dena, ibilbide akademikoa hain zuzen ere; eta xendazaletasunaren ikuspegitik eginikoa.
Proposamenak hiru helburu nagusi izan ditu kontuan:
- Inpaktu minimoa sortaraztea
- Lekuaren izaera identifikagarria bilakatzea
- Tokiaren astuntasuna eta estatikotasunarekin kontrajarritako arkitektura moldakorra eta arina eratzea
Bestalde interbentzioak bi alderdi oso bereiziak ditu, lekuaren izaerari eta ibilbideen beharrei men eginez.
Alde batetik, mendi magalean hazkuntza naturala duten "zelulak" planteatzen dira, hiru motetan ezberdintzen direnak:
- Aisialdiko zelula: xendazaletasunaren beharretara dago zuzendua (jateko edo atsedena hartzeko "txokoa").
- Zelula akademikoa: parke naturalaren barrenean planteaturiko landaredi ezberdinen erakusgaia.
- Behin behineko bizitegiak: camping moduko erabileradunak.
Beste aldetik, marmol gorriko egiturari eransten zaion aldamio bidezko egitura desmontagarria planteatzen da, parke naturalari dagokionez, txorien behatoki gisa funtzionatuko zuena eta ekitaldi masiboetarako hazteko aukera izango zuena.
Aurreko zelula naturalei berriro eutsiz, zumarren eta ficusen txandakako landaketa planteatzen da, epe luzean eraikitzen den eta etengabeko aldaketan mantentzen den interbentzioa proposatuz. Euren hazkuntza aldamio berrerabilgarri eta aurrekoitzien bidez kontrolatzen da.
Nahiz eta ARTIFIZIALKI hazi, eraikuntza LEKUAREN KOMUNITATE eta EKOSISTEMA ekologikoan erabat INTEGRATZEA lortzen da.
ZELULA NATURALEN ABANTAILAK
- Ekosistemari ekarpen ERAGINKORRAK (landare berriak).
- Gizakion eraginen DEUSEZTAPEN partziala.
- Eraikuntza eta zuhaitzen produkzioa eta nekazal iharduerak lotzea.
- Basoen berrikuntza inguru “urbanoago” batean sartuaraztea.
ZELULA NATURALEN ABANTAILAK
- Ekosistemari ekarpen ERAGINKORRAK (landare berriak).
- Gizakion eraginen DEUSEZTAPEN partziala.
- Eraikuntza eta zuhaitzen produkzioa eta nekazal iharduerak lotzea.
- Basoen berrikuntza inguru “urbanoago” batean sartuaraztea.
Harrobiaren aurreko aldeari dagokionez, Super Slim Soldier motako aldamioak erabili dira, hormari landatuak. Egitura mota honek desmontagarria eta arina izatearen helburuak betetzen ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario