sábado, 23 de octubre de 2010

EUROPEAN GREEN CAPITAL

Ostiralean 2012rako Europako hiri berdea aukeratu zuten Stockholmon eta Gasteiz izan zen garailea, Bartzelona, Malmö (Suedia), Reikiavik (Islandia)  eta Nuremberg (Alemania) hiriekin lehian.


jueves, 21 de octubre de 2010

AZPIEGITURA ALTERNATIBOAK


Analisiaren hariari jarraituz, Urdaibaiko izaerari eta bere interes ekologikoari inbasio txikia sortarazten dien azpiegitura berrien sarea proposatzen da, txirrindu eta itsas konexio hobetu batean oinarritzen dena.

Horrekin batera proposamenaren estrategia eta kudeaketa ere planteatu da, kudeaketa publikoa eta pribatua bereiztuz eta helburu nagusiak ezarriz.

Azpiegitura berriak sustatzera begira, garrantzia eman zaie urarekiko harremana eta mugei, baita begiralekuak eta ibilbideak atseginak izateari ere (paseoaren haustura). Bestalde, nagusitasuna bereganatuko lukeen beste alderdia eraikitako gailuen berritzea eta egokitzapena da.



Era berean, ura eta lurraren arteko harremanari begira, paseoaren hausturek gune interesgarriak sortarazten dituzte. Horregatik, proiektuaren ideia nagusia paseoaren haustura muturra eramatea izango litzateke = PASARELAK



Bukatzeko, erabilerak, euren azalerak eta azpiegiturak erlazionatzeko eskema:

lunes, 11 de octubre de 2010

WEST 8 PASAIAN

Proiekturako interneten inspirazio bila nenbilela, hara zer aurkitu dudan: West 8 arkitektoen hirigintza plan bat, Pasaiako badian. Oso interesgarria suertatu zait, jatorriz Rotterdam-eko bulego batek gure inguruan aritzeaz gain, Pasaiko badia, Urdaibaiko eremuarekin konparatuz, antzerako ezaugarriak dituelako. 

Proiektua WEST 8ren hitzetan
Portuaren presentziak Pasaiko herriak bereizten eta isolatzen ditu. Gure erronka jendea eure badiarekin berriro konektatzea zen, inguruneari balore handia eskaintzen  eta egitura edo ehundura sozio-ekonomiko berria eratzen zuen plan baten bitartez.


 
 West 8ren proposamena bihotz berri baten sormenan oinarritzen da: itsas sektore bat, bere tradizioari leial, arestiko historia industrialaren iraultza. Kultura, innobazioa eta ekonomia berriak birsortze urbano batentzako oinarriak dira, herrialdeen izaera ezberdinak errespetatuz, baita arrantza tradizioa ere.


Planaren koordinazio elementuak badiaren inguruko herrialdeen arteko konektibitate hobetua, irisgarritasuna eta itsasoa dira. Garraiobide publikoa eta bulevar handia dira planaren ardatzak. 
Badiaren birsortze urbanoak paisaiaren izaeraz eta historiaz baldintzatutako toki honeri merezi den disdira bueltatuko dio.

domingo, 10 de octubre de 2010

TRENKADA ETA ATERIK GABEKO ETXEA


Shinichi Ogawa and Associates bulegoak erabat minimalista den etxea eratu du, bere barnean aterik eta hormarik gabe eraikia,giroen zatitzaileak diren armairuak baino ez ditu.
175 m2ko etxebizitza Hiroshimako aldiri batean kokatzen da (Japonia).Mugak eratzeko, kontzeptu irekiaren barnean, diseinuak maila aldaketa sutilak barneratzen ditu, barne - trenkada banatzaile eta ateak erabili beharrean.Gela hezeak, sukaldea eta bainugela, egongelatik maila baxuago batean  daude, washitsu-a (estilo japoniardun gela) eta bulegoa, aldiz, sarreraren mailatik maila erdira kokatzen dira. Etxearen hegoaldeko patio zabala beira esmerilatuzko hesi batez inguratua dago.


Barnealdea, ate labainkor batzuen bitartez, kanpoaldera guztiz irekitzeko gai da.

Japoniar arkitektura tradizionalean, etxeak oso irekiak izaten dira, zur eta paperezko ate labainkorrak darabilte… oinarrian badira etxe minimalistak: altzari gabekoak eta gela bakoitzari erabilera bat ezarri gabea (sarreraz gain). Beraz, ez dut uste gaur egungo materialak erabiltzen dituen diseinu hau modazko gauza dela (beste era batera esanda, nire iritziz, etxea ez da arkitektura minimalista egitearen nahi baten ondorio hutsa). 

Hori dela eta, Japoniar arkitektura tradizionalaren berregite gisa uler dezakegu eta bere diseinuan aipatu beharrekoa hormak eta ateak maila aldaketekin ordezkatzen direla da.


martes, 5 de octubre de 2010

1. EMATEA: URDAIBAIKO ANALISIA


__ANALISING TIME
Urdaibai bailara asetzen dituzten garriobideak kritikatuz hasten da gure azterlana. Izan ere, bi kostaldeak oso hurbil dauden arren, lotura bisualak alde batera utzita, ia ez dira erlazionatzen. Ildo beretik, bailara osoari bizia ematen dion eragile nagusia ura denez, ikerketa garraiobide alternatiboak planteatzean zentratzen da.
Horretarako, itsasaldiak, itsas korronteak, eguzkitzapena eta urarekin lotura zuzena duten iharduerak aztertu ditugu.
__SUNBATHING, PIRAGUING & SURFING TIME
Ikerketa egiteko lekuan barneratzea egokia suertatu zitzaigun, itsasaldiak eta korronteak “in situ” aztertzeko eta Urdaibaiko ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko.


SO…
Egunpasaren ondorio nagusia itsasaldiek gure inguruko ekintza nagusietan berebiziko garrantzia dutela izango zen, bai ur-ekintzak egiteko (piraguing & surfing), baita eguzkia hartzeko eta bainatzeko ere.



__DIFFERENT USES
­­Aisialdiarekin erlazionatuak dauden ekintza gehienei esker izaten dira jende etorrera masiboak udan. Hariarekin jarraituz, Urdaibaiko nukleoak elkarren artean lotzen dira ur-ekintzen bidez.  Horregatik, ura garraiobideen zentru bihurtzea irtenbide ona izan daiteke.

__CONEXIONS
Tokian murgildu ahala, argi eta garbi somatzen da mende eta ekialdearen arteko bereizketa, batez ere garraiobideei (trena eta autoak) eta dentsitateari dagokionez. Dena den,  udako jende fluxuak (Laga eta Laidako turismoa) direla medio, badago bi isurialdeak lotzen dituen “ferry” txikia, Mundaka-Sukarrieta-Laida ibilbidea gauzatzen duena, baita Bermeo eta Elantxobe erlazionatzen dituen txinbitoa ere.



SO… 
Ekialdean, beraz, lekurik basatien eta birginenak daude eta udako jende etorrera horri erantzuteko garraiobide ohikoak proposatu beharrean, ibai bidezkoak aukera egokiak izan litezke, bi isurialdeen arteko loturak areagotuz.
Bestalde, gorago azaldutako izaera naturala ez dator bat Laidako topografiarekin, gizakiak aldatutakoa dirudi eta.
__PROYECTING TIME
Lehenengo ariketari begira, itsasaldiak kontuan hartu behar dira ur gazizko piszinak egiterako orduan, itsasbeheran lokatzezko putzuak bilakatu ez daitezen. Bestalde, erabiltzaile ezberdinen altuerak eta igeri egiteko gaitasunak eragiten dute proiektua.