Artearen historian paisaia era ezberdinetan irudikatu da; arte klasikoan edertasunaren ideal poetikoa bilatzen zuten, inpresionismoan modu zientifikoago batean errepresentatzen zuten argia, iraupen industrialaren ostean makina protagonista bilakatzen da eta abangoardiak naturarekiko kezka galdu egiten dute…
60ko hamarkadako aldaketa ideologikoekin batera (Vietnameko guda eta antimilitarismoa; abortoa eta feminismoa, ekologia…) artearen merkatuarekin haustea eta gizarte mugimenduak artean isladatzea nahi duten artisten generazioa agertzen da. Land art-ak paisaiako esparruak artelanak bihurtzen ditu jatorrizko egoeraren gaineko interbentzio baten ostean.
Gaur egun, aldiz, erabat digitalizatu eta industrializatua dagoen gizarte batean bizi gara (industrial art delakoa land art-a gainditu duela esango nuke) eta naturarekiko errespetuaren gaineko kontsientzia ezarri nahi bada ere, askotan ez zaio behar bezalako garrantzia ematen.
Aurten Urdaibain arituko garela ikusita, topografia eta ura garrantzia handikoak diren inguruan hain zuzen ere, paisaia eragingo duten eraikinak proiektatzerako orduan, land art-aren influentziak egoki datorkigula uste dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario