sábado, 25 de septiembre de 2010

IKASTURTE BERRIA, ERRONKA BERRIAK

“Quiero creer que voy a mirar este nuevo año como si fuese la primera vez que desfilan 365 días ante mis ojos.” (Paulo Coelho)
Udazkenarekin batera kurtso berria hasi da eta aldaketa etengabeak pairatzen dituen inguru batean murgildu beharra daukagu geure burua: Urdaibain. Oso erakargarria suertatzen zait eremu aldakor batean lan egitea, baita bi “kostaldeen” arteko erlazio bisualak lantzea ere.
Ikasketen bidearen erdia jada ibilita daukagu eta estilo pertsonala eta ikuspuntu propio eta subjektiboak nahiko barneratuak ditugula iruditzen zait. Hori dela eta, nire helburuetako bat neure buruari nahigabe ezartzen dizkiodan mugak gainditzea da; proiektatzeko tresna ezberdinak erabiltzen ikasiz eta proiektatzeko prozesu egokia bideratuz.
Horretarako, bloga eratzea oso baliagarria izan daitekeela uste dut. Izan ere, klasekideok proiektatzen gauden bitartean, webgunea berritu beharra oso didaktikoa ematen du, bloga ikusten duenak inspirazio iturri bezala ulertu dezakeelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario