1, 2, 3, RODANDO…
Koldo Mitxelenako erakusketari helduz, Gerry Schumi otu zitzaion zortzi bideoak egitearen ideia oso aurrerakoia iruditzen zait. Gerry Schum-ek momento hartan eskuragarri zuen neurri teknologiko batez, telebistaz alegia, baliatu zen artea publiko hetereogeneo eta zabal bati ailegatuarazteko. Beste era batera esanda, bere asmoa artea jabetza pribatuaren eremutik ateratzea zen (bildumagileak, galeriak, museoak…), bere izaera elitista desagerraraztean gizartearen zati zabal baten zerbitzuan jarriz.
Nire ustez, Gerry Schumen ideologia, gaur egun baliagarria eta aplikagarria da, bai arte esparruan baita arkitektura arloan ere. Izan ere, eskura ditugun baliabide teknologikoak lanerako erabiltzeaz gain, beste arteekiko interesa pizteko erabiltzea ondo legoke.