Proiektuaren hasieratik alderdi edo xede nagusitzat Urdaibairen ekonomia piztuko zuten industria ezberdinetarako eredu arkitektoniko bat eraikitzea hartu izan dugu. Hori horrela delarik, hasieran egindako ekonomia eta soziologiaren inguruko informazio bilketa eta analisien ostean, Urdaibaien iharduera ekonomiko garrantzitzuenen berreskurapena planteatzea egokia izango zela iruditu zitzaigun.
Hariarekin jarraituz, aurretik azaldu genuen "Noeren arka" sistemaren bidez erlazionatutako iharduerak garatuko dituen kooperatiba baten planteamendua izan da ondorengo pausoa.
Kooperatiba horrek "denominación de origen" delakoen antzera (Idiazabal, La Rioja, Eusko Label...), tokiko ekonomia garatzeari lagunduko zuen; horren produktuak bereizteko eta euren kalitatea bermatuko zuen zigilu berezia izango zuelarik.
Beraz, kooperatiba hori elkarlanean arituko ziren Urdaibaiko enpresa desberdinek osatuko zuten, hau da, eskualde mailan funtzionatuko zen sistema ekonomikoa garatuko zen.
okaneko akronimoak kooperatiba horren helburu nagusiak adierazten ditu:
Ogibide tradizionalen berreskurapen berritua
Kalitatezko tokiko produktu ekologikoak
Autogestioa eta kooperazioa
Nekazaritza eta abeltzaintzaren sustapena
Ekonomia lokalaren pizketa
Kultura eta ondarearen ezagupenaren bultzada
Ongizate kolektiboa
Kalitatezko tokiko produktu ekologikoak
Autogestioa eta kooperazioa
Nekazaritza eta abeltzaintzaren sustapena
Ekonomia lokalaren pizketa
Kultura eta ondarearen ezagupenaren bultzada
Ongizate kolektiboa
Bestalde, kooperatiba horren funtzionatzeko sistema hiru adar nagusiz osatzen da: katalizadore nagusiak, lehengaien ustiapena egingo zen gunea eta amaierako produktuak salduko ziren azokak
KATALIZADORE NAGUSIAK
Hiru izango ziren: Bermeo, Murueta eta Gernika. Merkatal eta gestio administratiboez arduratzeaz gain, produkzio zentru nagusiak bertan egongo ziren. Horretaz aparte, pertsonen fluxua eta turismoa areagotuko zuten hezkuntza zentruak ere katalizatzaile hauetan kokatuko ziren. Gauzak horrela, lehenengo sektorea eta zurgintza garatuko zituen sistema ekonomikoa ez ezik, turismoa ere piztuko zuen (turismoari dagokionez Urdaibaiko bi kostaldeak baita uda eta neguaren arteko jende etorrera ere, orekatuz).
Ortuak metafora gisa hartzen duen sistemaren eskema:
LEHENGAIEN USTIAPENA
Historian zehar eginiko aktibitateen berreskurapena denez xedeekiko bat, lehengaien ustiapena aurretik eginiko leku berdinetan egingo zen, egokiak baitira horretarako. Bestalde, produktua ekoizteko aukera egongo zen bertan, horretaz arduratuko zen norbait egotekotan; proposatutako bio-eraikitze sistema horietan errepikatuz.
AZOKAK
Neguan ere jende etorrera lortuko zuten azokak izango dira sistemaren azken atala. Hortaz,
sistema honek gaur egun "loraketa ortua" (udako aktibitatean oinarritzen den sistema ekonomikoa) baino ez den gure Urdaibai zonaldea, "ortu organikoaz" (biosfera izendapenaren babesak errespetatzen dituen sistema ekologiko eta berriztagarria) gain "ortu intentsiboa" (urtaro guztitan turismoa piztuko duen sistema) izatea lortuko zuen.
okaneko kooperatiba horren barne, bi sektore garatuko nituzkeen nagusiki nire proiektuan: alde batetik, 1. sektoreari begira, lezkadien landaketa eta bigarrenik, abeltzantzaren garapenari dagokionez, behien hazkuntza, esnekiak gauzatzeko asmoz.
Kooperatiba horren enpresa guztietarako eredu arkitektoniko bakarra planteatzea oso gauza logikoa dirudi, kostuak optimizatzeko eta marka horreri irudi berezi eta propia emateko.
Hori horrela delarik, itxitura ezberdinak izan ditzakeen oso modulu sinple bat planteatzen da, profil estandarizatuzko 1 mailako egitura eta itxitura eusten duten zurezko zutabezko 2. mailako batez osatzen den modulua hain zuzen ere.
Lau itxitura mota planteatzen dira:
- egurrezko fabrikazko pieza bereziak (kultibo hidroponikoak eta behien aska)
- lastozko fardoak (beroa behar denean)
- plastikoa (negutegi antzekoak eratu nahi direnean)
- pladurrezko itxitura berezia (hozgailuak diren biltegietarako).
Programaren distribuzioa intentzio formal baten ondorioa izan beharrean programa beraren beharren arabera garatu izan da. Hori horrela delarik, honako hauek dira programaz gain, horretarako beharrezko alderdiak:
- Trenbidearen barneraketa proiektuan: Trenbidea muga beharrean, abantaila bat bezala ikusten da, lekuan iharduera ekonomikoak sortzen duen produktuaren azoketarako garraioa trenbidez egingo delarik. Hori dela eta, geltoki bat planteatzen da.
- Energia iturri berriztagarriak: eguzki-energia (eguzki-panel bero emaileak) eta itsas-energia (noria)
- Uraren kudeaketa egokia: Ura osagai garrantzitsua bilakatzen da esnekien tratamenduan baita lezkadien landaketa hidroponikoetan beharrezkoa dela jakinda.
Beroketa eta hozketa sistema pasiboetan, hots, ur hotza edo beroa zirkulazioan jartzen den sistemetan ur-gaziaren erabilera planteatzen da. Kultibo hidroponikoetan, aldiz, ur gezaren beharra daukagu. Horregatik, euri-uren eta drainadura sistema bateratua planteatzen da, ura hobekien aprobetxatzeko.