jueves, 29 de septiembre de 2011

Défenseurs contre attaquants





PROIEKTUA

Hizpide dugun kokagunea, Reduit plaza hain zuzen ere, toki estrategiko eta garrantzitsua izan da beti Baiona hiriaren defentsa sisteman. Izan ere,Nive eta Adour ibaiak elkartzen diren puntuan kokatzen da.

Sèbastien Le Preste de Vauban-en memoriala gauzatzearekin batera lekuaren berregituraketa proposatzen da.

3300 m2 eta geometria irregularra duen gune berezi honek, beraz, Vauban-en memoriala, turismo informaziorako bulegoa, kafetegia eta komun publikoak jasoko ditu.
ANTOLAKUNTZA

Espazio publiko baten plangintza izanik, Baionako espazio publiko eraiki eta libreen sarean integratu beharreko proiektua bilakatzen da.

Hori dela eta, planteamenduan proposatzen diren hiru ibilbideak eta hiri sarea uztartzea izan da plangintzaren helburuetako bat.

Horretarako, espazio berde, pabimentu esberdinak eta arrapalak erabili dira proposamenaren ibilbideak eta jende fluxuak batzeko, hau da, jendea norabideratzeko.




IDEIA

Hariari eutsiz, esan beharra dago honako hauek direla proiektuaren oinarrizko funtsak edo xede ideologikoak.


Abstrakzio prozesu baten ostean, gotorlekuen oinarrizko kontzeptuez baliatuz gauzatu da proposamenaren irudiaren funtsa. Izan ere, defentsarako eta estrategikoa den sistema izanda, tokian jatorriz bi parte hartzaile daudela kontsidera daiteke.

Gauzak horrela, proiektuak lekuaren erabiltzaileak jatorrizko pertsonaien moduan sentiaraztea du helburu. Beste era batera esanda, jende fluxuak bi ibilbide bereizietara norabiderazten dira, pertsonak jatorrizko bi ekintzaileen gisara sentiarazteko: erasotzaileak edo defentsoreak alegia.

Défenseurs contre attaquants

Beraz, gotorlekuen osagaiak ziren adarbea eta fosoa oinarria duten espazioak eraiki dira. Fosoan erasotzaileak harrapatua eta inguratua sentitzen den bitartean, adarbean kontrola eta menpekotasun sentipenak somatuko lirateke.

Honako hau izango litzateke "antzerki" horren ibilbide ezberdinen irudia.


ERASOTZAILEAREN IBILBIDEAren ARDATZAK

Erasotzaileari gotorlekua iragan beharreko sentipena sortarazteko, argia ardatza duen ibilbidea planteatzen da, labirinto modukoa.

Hori horrela delarik, jatorrizko pareten norabidea eta leihoena ardatz gisa jorratu dira. Horrela, azkeneko emaitza argia norabideratzen dituen bide multzoa da.



EKIALDEKO FATXADA

LUZETARAKO EBAKETA



ZEHARKAKO EBAKETA



PROGRAMA eta BANAKETA


MAKETA






2011-2012


Pasaden urteko lanen blog-a jarraituz hemen ekingo diot neure 2011/2012 kurtsoko Proiektuak IV ikasgaiaren lanen aurkezpenari. 

Kurtso berria hasi da, baina ibilia daukagun bidean izandako helburuak mantentzen dira; muga berriak gainditzea eta proiektatzeko eta diseinurako tresna berriak ikastea hain zuzen ere.

Aurreko kurtsoan aipatutako esaldia errepikatuz:
“Quiero creer que voy a mirar este nuevo año como si fuese la primera vez que desfilan 365 días ante mis ojos.” (Paulo Coelho)